Transplantea sakelakoari

Indian lanean nengoela jarri zen beltz kolorekoa nire sakeleko telefonoaren pantailaren zati handi bat. Bertan telefono berri batĀ eskuratu nuen, baina ordezko pantaila bat ere eskatu nuen, hondatutakoari neronek aldatzeko asmoz.

Aurreko baten baino gehiago kostatu zait oraingoan, baina mugikorra erabilgarri uztea lortu dut. Jarraian ikus dezakezue kirurgiaren laburpentxoa.
 

 

Mugikorrari kirurgia praktikatzen

Parranda gauaren ostan ez zen gozoa izan Maritxu Kajoi eguneko biharamuna, baina badago, ordea, patuĀ okerragoa pairatu zuenik. Zapatu arratsaldean begiak ireki ezinik zebilena ez nintzen ni, nire telefono mugikorra baizik. Honakoa zen erakusten zuen itxura:

Garai bateko Canal+ kodifikatua etorri zitzaidan burura

Zaila zen pantailan ikusten zena antzematea, baina han eta hemen ukituz, konturatu nintzen funtzionatu, funtzionatzen zuela. Deiak jasozein egin nitzakeen, non zapaldu asmatuz gero. Whatsapp-ak ere jaso, jasotzen nituen, nahiz eta irakurri ezin. Horrela ba, ez zen zaila izan ondorioztatzea gaizki zegoena pantaila bera zela. Gainera, beste froga bat re egin nuen: telefonoa ordenagailura konektatu eta pantailakoa bertan proiektatu. Eta bai, ongi ikusten zen eta ongi funtzionatzen zuen.

Soluzioa zein izango zen argi zegoen beraz: pantaila berri bat erosi eta aldaketa egin. Jende gutxi ausartuko litzateke mugikorra desmuntatzera pantaila aldatzeko. Baina hurrengo pausuetan ikusiko duzuen moduan, ez du aparteko zailtasunik eta pena merezi du:

Continue reading