by

Mugikorrari kirurgia praktikatzen

Parranda gauaren ostan ez zen gozoa izan Maritxu Kajoi eguneko biharamuna, baina badago, ordea, patu okerragoa pairatu zuenik. Zapatu arratsaldean begiak ireki ezinik zebilena ez nintzen ni, nire telefono mugikorra baizik. Honakoa zen erakusten zuen itxura:

Garai bateko Canal+ kodifikatua etorri zitzaidan burura

Zaila zen pantailan ikusten zena antzematea, baina han eta hemen ukituz, konturatu nintzen funtzionatu, funtzionatzen zuela. Deiak jasozein egin nitzakeen, non zapaldu asmatuz gero. Whatsapp-ak ere jaso, jasotzen nituen, nahiz eta irakurri ezin. Horrela ba, ez zen zaila izan ondorioztatzea gaizki zegoena pantaila bera zela. Gainera, beste froga bat re egin nuen: telefonoa ordenagailura konektatu eta pantailakoa bertan proiektatu. Eta bai, ongi ikusten zen eta ongi funtzionatzen zuen.

Soluzioa zein izango zen argi zegoen beraz: pantaila berri bat erosi eta aldaketa egin. Jende gutxi ausartuko litzateke mugikorra desmuntatzera pantaila aldatzeko. Baina hurrengo pausuetan ikusiko duzuen moduan, ez du aparteko zailtasunik eta pena merezi du:

  1. Lehenik eta behin pantaila berribat eskuratu behar dugu. Kasu honetan Google-n “Lumia 520 display” bilaketa burutu eta hainbat aukera azaldu zitzaizkidan. Azkenean Ebay-ko proposamen bat aukeratu nuen bidalketaren azkartasunagatik, eta erosketa burutu nuen. 18.55 € izan ziren, bidalketa gastuak barne.

    Hainbat bide egon daitezke ordezko pantaila eskuratzeko

    Hainbat bide egon daitezke ordezko pantaila eskuratzeko

  2. Aldaketa egiten hasteko TORX motako 4 zenbakiko destornilagailu bat beharko dugu, mugikorraren torlojuak askatzeko. Bestalde, pintza batzuk ere ondo etorriko zaizkigu, konexioak askatzeko. Torlojuak askatzen hasi aurretik atzeko tapa eta bateria kenduko dizkiogu gailuari.

    Guztiok iritsi gara honeraino

    Guztiok iritsi gara honeraino

  3. Ondoren torlojua guztiak askatuko ditugu. Kontuan izan bi motakoak aurkituko ditugula, gero bakoitza bere tokian berriz lotzeko.

    Mugikorraren tapan utzi ditzakegu torlojuak, ez galtzeko

    Mugikorraren tapan utzi ditzakegu torlojuak, ez galtzeko

  4. Behin torlojuak askatuta, plastiko beltzezko tapa kendu beharko dugu. Hatzazal motzegiak baditugu, beste objektu finen baten laguntza erabil dezakegu. Hau egin ondoren txartel nagusia bistan geratuko zaigu.
    vlcsnap-2014-10-09-23h46m15s94

    Eskuekin ezin badugu egin, objektu fin baten laguntza erabil dezakegu aldeak banatzeko

    Txartel nagusia bistan utziko dugu

    Txartel nagusia bistan utziko dugu

  5. Konexioak askatzeko ordua da orain. Pausu honek beldur apur bat sor dezake, baina beldur gabe aska ditzazkegu, pintza batez lagunduta. Batetik ukimen sentsorearen konexioa askatu beharko dugu, eta bestetik pantailarena.

    Bi konexioak mugikorraren alde banatan daude

    Bi konexioak mugikorraren alde banatan daude

  6. Ondoren plaka nagusia pantailatik askatu beharko dugu. Beldur gabe.

    Bagoaz gutxinaka pantailaraino iristen

    Bagoaz gutxinaka pantailaraino iristen

  7. Eta baita pantaila edo display-a ukimeneko geruzatik (kanpoaldeko geruzatik).

    Ukimeneko geruza da gardena, diplay edo pantaila bestea

    Ukimeneko geruza da gardena, diplay edo pantaila bestea, barrukoa

  8. Pantaila zaharra zegoen lekuan berria jarri. Besterik gabe, hondatutako pantaila, berau dagoen kutxatxotik atera, eta berriagatik ordeztuko dugu.

    vlcsnap-2014-10-09-23h53m08s205

    Pantaila zaharra ezkerrean eta berria dagokion tokian

  9. Eta aurreko pausu guztiak atzeraka errepikatu beharko ditugu bueltan: plaka nagusia ipini eta konexioak berriz lotu, gaineko plastikoa berriz torlojuekin lotu, bateria ipini eta atzeko taparekin guztia estali.
  10. Gailua piztea besterik ez zaigu geratzen, gure lanak emaitza positiboa izan duen ikusteko. Hona nirearen emaitza.

    Tentsio uneak izan dira, botoia zapaltzetik pantailan NOKIA garbi irakurri ahal izan arte

    Tentsio uneak izan dira, botoia zapaltzetik pantailan NOKIA argi eta garbi irakurri ahal izan arte

Ikusten duzue zein sinplea den horrelako gauza bat egitea. Ez dira 10 minutu baino gehiago behar eta 20€ baino gutxiagogatik mugikorra berriz martxan izan dezakegu. Berri bat eskuratzea baino dezente merkeago. Beraz, badakizue, ez izan beldurrik lau torloju askatzeko, eta beharra izanez gero animatu, galtzeko ezer ez dago eta.

Share on Facebook0Share on Google+0Share on LinkedIn0Tweet about this on TwitterEmail this to someone
  • vero

    Ederra eta gardena azalpena.
    Bukaeran mugikorraren argazki bat faltan bota dut pantaila nagusian edo, argi guztiekin “fardatzen”.

    • Horixe zen asmoa, baina bideoa berrikustean konturatu naiz mugikorrari pizteko denborarik eman gabe itzali nuela kamera, eta ezin irudia atera.